Ir al contenido principal

Entradas

DIZIPLINA ARTEKO LANA Kaixo!          IKT-ko arlo honetan eginiko jardueraz gain, landuriko arlo guztiak biltzen dituen lan bat ere egin behar genuen. Bertan gai ezberdinak jorratzeko aukera genuelarik, 10 ideia ezberdin biltzen diren dekalogoa eta aurkezpenean azaldu beharreko artefaktu bat egin behar genuen.       Gure taldeak generoaren inguruan egitea erabaki genuen, hauen arteko desberdintasunean zehazki. Bagenekien gaia ez dela erraza azaltzeko baina gaur egun gertatzen ari dena ikusita landu beharreko gaia dela iruditzen zaigu. Hori dela eta, dekalogoan mutilazioa, soldaten bereizketa, maskulinitatea edota bestelako desberdintasunen inguruan idatzi dugu. Gure artefaktua, ordea, bideo bidez azaltzea erabaki genuen. Bertan, emakume batek egun osoan zehar jasan ditzazkeen hainbat eraso ezberdin biltzen ditugu, ikuspegi guztiz erreal batekin.      Seguru nago gutariko emakume gehienok sentitu garela identifikatuak adibide hauekin. Unibertsitaterako lan bat izate hutsa e
JARDUERA ONA Kaixo!      Jada Informazio eta Komunikazio Teknologien azken jarduera gauzatzeko ordua heldu zaigu. Azken klaseekin amaitzeko jarduera propio bat prestatu behar izan genuen taldeetan. Horretarako, aurretik artikulu ezberdinak irakurri behar izan genituen jarduena onen inguruan. Gure taldeari hauxe tokatu zitzaion: Algunos principios para el desarrollo de ''buenas prácticas'' pedagógicas con las TIC en el aula.        Behin artikulu hau irakurrita, bi taldeetan banatu ginen eta bertan agertzen diren puntu ezberdinen inguruan eztabaidatu genuen puntu orokor batzuetara helduz. Honen ondoren, klase guztia bateratu eta hitz egindakoa partekatu genuen. Hau egitean, praktika on bat izateko zer hartu behar den kontuan pentsatu genuen.       Puntu garrantzitsuenetariko batzuk aipatzearren, ikasleen interesguneetatik abiatu behar da, beti ere beraien etapa eta taldearen ezaugarrietara moldatuak izan behar direlarik baliabideak eta espazioa. *  Ho
GIZARTE DIGITALA Egun on!            Azken klaseak hurbiltzen ari ziren honetan, azken jarduerak gauzatzen hasi ginen. Hori dela eta, aurreko artikuluetatik abiatuta gizarte digitalaren inguruan hitz egin genuen, gero landu eta eztabaidatutako kontzeptuak mapa bisual batean adierazteko. Guk marrazkien bidez azaltzea erabaki genuen, ''bisualagoa'' izan dadin, hitzak soilik erabili ordez.        Guretzako eta gizartearentzako IKTek izugarrizko garrantzia dute, azken finean asko indartu baita hauen erabilpena lan arloan, komunikatzerako orduan edota norberaren garapen pertsonala lortu ahal izateko. Hori dela eta, hezkuntzan ere berebiziko garrantzia lortu dute aparailu hauek. Jaiotzetik hiltze unera arte etengabeko prozesu batean murgildurik gaude, eta hori dela eta, hezkuntza bera ere aldaketak jasaten ari da prozesu horretan. Metodo tradizionaletik at, IKT eta hezkuntzaren artean elkarrekintza orekatu bat egon beharko litzateke, eskolek bertatik ondorio onuragarri
BIDEO TUTORIALA Egun on!           Gaurkoan ariketa berezi bat egin dugu. Artikuluak alde batera utzirik aplikazioen munduan murgildu gara. Taldeka, ikastetxeetan baliagarria izan daitekeen aplikazio bat aukeratu eta honen inguruko bideo tutorial bat egin dugu, hau nola erabiltzen den azalduz.           Guk ''Cerebriti'' izeneko orrialdea aukeratu dugu. Bertan, bideoan hobeto azaldu arren, ariketa ezberdinak planteatzen dira, aurretik eginak edota guk berriak sortu ditzazkegularik.           Bideo hau ''Screencast''  izeneko aplikazioaren bidez egin dugu, ahotsa eta ordenagailuaren pantaila grabatuz. Lehen aldia zen horrelako zerbait egiten nuela, eta uste nuena baino zailagoa iruditu zait, azken finean, ez baita erraza audioa eta bideoa uneoro batera joatea, pantailan bertan ere inolako akatsik egin gabe. Hala ere, nahiko azalpen txukuna geratu zaigula uste dut.        
OINARRIZKO HEZKUNTZAKO KURRIKULUMA Kaixo!           Aurreko asteazkenean bigarren artikuluari buruzko ahozko azalpena egin genuen klasekideen aurrean. Oraingo honetan landu beharreko artikulua ''Heziberri 2020 plana: oinarrizko hezkuntzarako kurrikulumaren ikuspegi orokorra'' izan da. Bertan konpetentzia eta komunikatzeko 3 mota ezberdinen azalpen ulergarri bat ematen saiatu gara.           Azalpen honek zuen berezitasunetako bat aurkezpenaren amaieran ikaskideei gure azalpenarekin erlazionatutako galderaren bat erantzutea izan da. Guk bi galdera egin ditugu zehazki. Lehena ea egunerokotasunean 3 motak erabiltzen dituzten eta hauetaz konturatzen diren zen. Azken finean, egia da guztiok erabiltzen ditugula 3 mota hauek, baina agian ez gara guztiz kontziente hauen erabilpenetaz, eta hori zen zehazki galdera honekin argitu nahi genuena. Bigarren galdera, aldiz, lehen hezkuntzako irakasleen inguruan izan da, beraien esperientzien inguruan galdetzeko eta beraien uste
NIRE PLE-A Kaixo!          Gaurko klasean PLE-aren inguruan egin dugu lana. Klasearen hasieran ikusitako bideoaz eta Canva programaz baliaturik norberak bere ikaskuntza inguru pertsonalizatua sortu du.              Nik nirea 4 talde ezberdinetan banatu dut, azken finean, antolamendu mota hau iruditu baitzait egokiena. Hortik abiatuta eta pentsatzen egon ondoren, nik ikasteko edota bertatik informazioa lortzeko erabiltzen ditudan hainbat iturri edota baliabide ezberdin aukeratu ditut. Baita lortutako informazioa partekatzeko edota antolatzeko erabiltzen ditudan programak ere. Azkenik, nik nire dokumentuak sortu ahal izateko erabiltzen ditudan programa ezberdinak zeintzuk diren ere aukeratu ditut.           Egia da denok ezberdinak garela, eta beraz, bakoitzak bere aukeraketa egingo du, baina azken finean ikaskuntzaren inguruan denok urte hauetan zehar antzeko baliabideak erabili ditugu, bai dokumentuak bilatzeko baina baita sortu edota partekatzeko ere. Hori dela eta, askok
IKT-AREN INTEGRAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESKOLETAN Egun on!           Aurreko asteazkenekoa (Irailak 12) gure bigarren klasea izan zen, eta taldeka egin genuen lana. DILAN-eko talde bakoitzak egelan zeuden artikuluetako bat aukeratu behar izan zuen, hau irakurritakoan mapa kontzeptual bat egin ahal izateko eta hurrengo klasean honen aurkezpena egin ahal izateko. Gure taldean Alazne, Leire, Nahia eta ni gara eta gure aukeraketa ''Políticas sobre la integración de las TIC en la escuela de la Comunidad Autónoma del País Vasco'' izeneko artikulua izan zen. Hemendik abiatuta, hona hemen guk sortu genuen mapa: